Aisiola begirale eskolak haurren eta gazteen aisialdiko jardueren begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eskainiko dute ikastaroa, eta dagoeneko ireki dute izen-ematea. Ikasberriko ikasleek nahiz bertako ikasle ez direnek eman dezakete izena begirale titulua ateratzeko ikastaroan.
Bi atal izango dituzte Aisiolaren eskolek: atal teorikoa eta praktikoa, 150 orduko ikastaro teorikoa eta 160 orduk praktikaldia, eta ikastaroa urte bakarrean edo bi urtetan egiteko aukera izango dute bertan izena ematen dutenek. Hau da, aukera bat da ikastaroa bi ikasturtetan egitea –DBHO1 eta DBHO2– eta bestea ikasturte bakarrean egitea –DBHO2–. Ikastaroa amaitzen duten pertsonek haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioarako ziurtagiria eta Eusko Jaurlaritzako haur eta gazteen aisialdirako begirale diploma eskuratuko dituzte.
Izen-ematearen prezioa 430 euro izango da Ikastolen Elkarteko bazkideentzat, eta bazkide ez direnentzat 475 euro. Ikastaroan izena eman nahi dutenek edo informazio zehatzagoa jaso nahi dutenek Azpeitiko Ikastola Ikasberrira deitu besterik ez dute.