Maite Frankoren saioarekin, amaitu dira Udal Liburutegiko XXXI. Ipuin Kontaketak

Anartz Izagirre 2020ko aza. 24a, 17:28

6-7 urte bitarteko haurrentzat hainbat ipuin kontatu zituen atzo Frankok, eta hainbat herritar joan zen ipuinak entzutera.

Gozatu ederra hartu zuten atzo, astelehena, Udal Liburutegira joan ziren haurrek. Izan ere, Maite Frankok hainbat ipuin kontatu zizkien 6-7 urte arteko gaztetxoei. Saio horrekin batera, amaitu dira XXXI. Ipuin Kontaketak liburutegian; hainbat kontalari izan dira aurtengo edizioan, hala nola Yolanda Arrieta, Iraitz Lizarraga, Mikel Susperregi, Miriam Mendoza eta Lur Korta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide