Bertso grinez dira azpeitiarrak antza. Izan ere, egun gutxitan gastatu dira abenduaren 20an, igandez, Eusebio Eizmendi Txapel zenaren oroimenez egingo duten bertso saiorako sarerrak.
Soreasu antzokian izango da Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako saioa. 18:00etatik aurrera agertokian izango dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga. Gai-jartzaile lanak, berriz, Maddi Labakak egingo ditu.