Zaintzaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte bihar Azpeitian

Anartz Izagirre 2020ko aza. 26a, 15:40

Irauli Zaintza plataformak antolatu ditu jardunaldiak, eta zaintzaren inguruko hainbat adituk parte hartuko dute bertan. Urola Erdiko Mankomunitatearen areto nagusian izango dira saioak; edukiera beteta dago, baina online jarraitu ahal izango dira.

Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz lelopean, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu ditu Irauli Zaintza plataformak biharko. Zaintzaren alorrean adituak diren hainbat hizlarik parte hartuko dute saioetan; besteak beste, Pilares Fundazioko Ana Garciak, Iñaki Lasagabaster EHUko zuzenbideko katedradunak eta Yolanda Jubeto EHUko ekonomialari feministak. Mahai-inguruan, berriz, zaintza duinen eta pertsonen autonomiaren aldeko gizarte erakundeetako ordezkariak izango dira.

Jardunaldiak Urola Erdiko Mankomunitatearen areto nagusian izango dira, baina dagoeneko beteta dago aurrez aurreko saioen aforoa. Hala eta guztiz, saioak online jarraitzeko aukera ere izango da, honako lotura honetan.

Hona hemen biharko egitaraua, osorik:

  • 09:30-09:45. Harrera eta akreditazioa
  • 09:45-10:00. Ongietorria: Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea. Aurkezpena: Xanti Ugarte Irauli Zaintza plataformako kidea.
  • 10:00-11:00. Pilares Fundazioa. Ana Garcia Mendoza, lan komunitarioko masterrean psikologoa. Proiektu teknikaria (Madril).
  • 11:00-11:45. Egoitzak eta zuzenbidea. Iñaki Lasagabaster, Administrazio Zuzenbideko katedraduna EHUn.
  • 11:45-12:30. Nola josi politika publikoa bizitzaren sarean? Yolanda Jubeto, Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomialari feminista.
  • 12:30-12:50. Atsedena.
  • 12:50-14:00. Zaintza duinen eta pertsonen autonomiaren aldeko gizarte erakundeen mahai-ingurua. Parte hartzaileak:
    • Pentsionistak Martxan. Bizkaia. Ion Fano.
    • Egoiliarren familiarren elkartea. Gipuzkoa. Xabi Pierrudes.
    • Malen Etxea zaintzaile etorkinen elkartea. Silvia Carrizo.
    • Olatukoop. Ekonomia Sozial Eraldatzaileen Kooperatiba. Beñat Irasuegi.
    • ONEKA. Arantza Corrales.
    • Gipuzkoako Pentsionistak. Maritxu Serrano.
  • 14:00-14:15. Ondorioak eta itxiera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide