Euskaraldia 2020

Euskaraldia babesteko talde argazkia aterako dute igandean Xoxoten

Julene Frantzesena

Aterpearen aurrean aterako dute argazkia, 11:00etan. Lagun Onak mendi bazkunak jarri du hitzordua.

Lagun Onak mendi bazkunak Euskaraldiari babesa agertzeko talde argazkia ateratzeko hitzordua jarri du iganderako. Xoxoteko aterpean aterako dute irudia, 11:00etan. Lagun Onakek azaldu duenez, mendia "euskararen gordeleku eta arnasgune" izan da aintzinatik: "Gure arigunerik kuttunenak dira". Lagun Onakeko kideek argazkia ateratzera joateko deia egin die herritarrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide