Itziar Urbietaren eta Loreto Fernandezen eskutik, organo doinuak izan dira entzungai parrokian

Anartz Izagirre 2020ko aza. 28a, 13:30

Itziar Urbieta eta Loreto Fernandez, parrokian. (Nerea Uranga)

Lau eskutara eta emakume konposatzaileak lelopean organo kontzertua eskaini dute Itziar Urbietak eta Loreto Fernandezek gaur, zapatua, parrokian. Hainbat herritar joan da emanaldia entzutera.

Itziar Urbieta azpeitiarrak eta Loreto Fernandez donostiarrak organo kontzertua eskaini dute gaur, zapatua, parrokian. Hainbat herritarrek aprobetxatu dute emanaldia entzuteko abagunea, eta gozatu ederra hartu dute.

Lau eskutara eta emakume konposatzaileak lelopean, musikari ezagunen piezak interpretatu dituzte bi organo-jotzaileek; besteak beste, Johann Sebastian Bach-en (1685-1750) Schafe konnen sicher weiden (Cantata BWV208); Joseph Haydn-en (1732-1809) Il maestro e lo scolare; Cecile Chaminaden (1857-1944) Marche funebre; Nadia Boulanger-en (1887-1979) IImprovisation eta Adolph Hesse-n (1809-1863) Fantasie (Adagio-Andante gracioso-Allegretto).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide