Peru Galbetek 'Uraren oldea' emanaldia eskainiko du etzi Dinamoan

Anartz Izagirre 2020ko aza. 30a, 08:30

Zuzeneko musika eta proiekzioa biltzen dituen ekitaldia izango da, eta sarrera dohainik bada ere, gonbidapena eskatu beharko da.

Etzi, asteazkena, Hitzaren Eskolaren barruko hirugarren ekitaldia izango da Dinamoa sormen gunean. Peru Galbete artistak zuzeneko musika eta irudien proiekzioa uztartuko ditu emanaldian, 19:00etan hasita; sarrera doakoa izango da, baina aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan. Uholde batek harrapatutako familiako diapositiba zaharrak ditu oinarri emanaldiak; besteak beste, memoriaz, oroitzapenez zein denboraz hitz egiten du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide