Bihar piztuko dituzte kaleko Gabonetako argiak

Julene Frantzesena 2020ko aza. 30a, 10:05

Gabonak gerturatzen ari direla eta, bihar iluntzetik aurrera herriko zenbait kale eta txoko argiekin apainduta izango dira, Bertan merkatari elkartearen eta udalaren ekimenez.

Udal brigadako langileak duela aste batzuk hasi ziren kalean Gabonetako argiak jartzen, eta bihar, abenduaren 1arekin, piztuko dituzte horiek. Gabonak gerturatzen ari direla eta, bihar iluntzetik aurrera herriko zenbait kale eta txoko argiekin apainduta izango dira, Bertan merkatarien elkartearen eta udalaren ekimenez.

Bertanek azaldu duenez, argiak "behin ere baino beharrezkoagoak" dira: "Ostalaritza guneak itxita daude gaur-gaurkoz, eta kaleak oso triste daude. Horregatik, argiak beharrezkoak dira herritarrek dendetan erosketak egin ditzaten goxotasuna sortzeko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide