Liburu sorta bat zozkatuko dute Udal Liburutegian maileguak egiten dituztenen artean

Anartz Izagirre 2020ko aza. 30a, 10:34

Bihartik abenduaren 15era bitartean liburuak, diskoak, aldizkariak zein filmak maileguan hartzen dituztenak sartuko dira zozketan. Abenduaren 16an egingo dute zozketa eta 22an sari banaketa.

Asteazkenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta Azpeitiko Udal Liburutegiak zozketa bat iragarri du egun hori ospatzeko. Bihartik abenduaren 15era bitartean liburutegian diskoak, filmak, aldizkariak nahiz liburuak maileguan hartzen dituzten herritarrek liburu sorta baten zozketan parte hartuko dute. Hilaren 16an egingo dute zozketa liburutegian bertan, eta abenduaren 22an banatuko dituzte opariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide