Piztu dituzte Gabonetako argiak

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 1a, 20:41

Udalaren eta Bertan merkatari elkartearen ekimenez jarri dituzte argiak herriko hainbat kale eta plazatan. Gaurtik Errege egunera arte, iluntzero piztuko dituzte.

Gaur, abendua hastearekin batera, piztu dituzte aurten Gabonetako argiak Azpeitiko kaleetan. Herriko hainbat kale eta plazatan jarri dituzte gauez kaleak apaintzeko argiak, udalaren eta Bertan merkatari elkartearen ekimenez; argazkiotan ikus daitezke horietako batzuk. Gaurtik Errege egunera arte, iluntzero piztuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide