Udaleko Gazteria Sailak haurrentzat eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu Gabon sasoirako, eta jarduera horietarako begiraleen lan poltsa osatuko dute. Lan egiteko interesa duenak abenduaren 9a baino lehen bidali beharko du curriculuma gib@azpeitia.eus helbidera. Honako jakintzak baloratuko dituzte begiraleak hautatzerakoan:
- Begirale titulua.
- EGA edo bere baliokidea.
- Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo ikasten egotea.
- Eskarmentua antzeko lanetan.
Horrez gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko dute lan poltsan. Eskaintzaren inguruko informazio gehiago behar duenak, 943-15 71 60 zenbakira deitu dezake.