Iraia Bereziartuak 'La Tarara' antzezlanaren irakurraldian parte hartu du

Julene Frantzesena 2020ko abe. 3a, 11:50

Iraia Bereziartua –ezkerretik aurrena– 'La Tarara' antzezlaneko taldearekin.

Iraia Bereziartua biolin-jotzaile azpeitiarrak La Tarara antzezlanaren irakurraldian parte hartu zuen herenegun. SGAEren Irakurketa Dramatizatuen XXIV. Zikloaren barruan eskaini zuten saioa, eta Bereziartuak aktore taldeko kide bat ordezkatu zuen Madrilgo Berlanga aretoan eskaini zuten irakurraldian. Izan ere, biolina jotzen zuen norbait behar zutela eta, azpeitiarrari deitu zioten ordezkapena egiteko. Haren hitzetan, esperientzia "oso ona eta interesgarria" izan da Madrilen bizitakoa: "Asko ikasi eta disfrutatu nuen".

Josi Alvaradok idatzitako obrak SGAEk banatzen duen Ana Diosado saria jaso zuen iaz, eta lana 2021ean estreinatzea aurreikusten dute taldeko kideek. Hainbat euskal aktorek osatzen dute aktore taldea, hala nola Kepa Errastik, Itziar Ituñok, Miren Gojenola, Aitor Beltran –irakurraldian Aritza Rodriguezek ordezkatu zuen– eta Nerea Gorriti. Agurtzane Intxaurraga da obraren zuzendaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide