Ikastetxeak izan dira aurten Euskararen Egunaren ospakizunen gune nagusiak. Goiz eta arratsaldez askotariko ekintzak gauzatu dituzte Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan. Festa, kultur eta aisi giroko ekintzak izan dituzte nagusi ikasleek, baina hizkuntzaren inguruan hausnartzeko tartea ere hartu dute egunean zehar.