Goienetxe fundazioko kideek herriko hainbat txoko apaindu dute

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 4a, 10:47

Gabonetako apaingarri ugari egin dituzte Goienetxeko fundazioko kideek, eta herriko hainbat gunetara banatu dituzte horiek.

Urteroko gisan, Gabonetako apaingarri ugari egin dituzte Goienetxeko fundazioko kideek. Kafe kapsulak nahiz bestelako materilak erabilita egin dituzte zuhaitz formako apaingarriak, eta horiek herriko hainbat txokotan izango dira ikusgai datozen egunetan. Hain zuzen ere, Udal Liburutegian, Udal Kiroldegian eta Iraurgi Ikastetxean jarri dituzte Eguberrietako zuhaitzak, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide