Abenduko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Atzegik 60 urte

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2020ko abe. 4a, 11:00

Uztarria Komunikazio Taldeak egunotan banatuko du abenduko aldizkaria, eta zenbaki horretako edukien artean dago Atzegiren 60. urteurrenaren inguruko erreportajea. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau.

Uztarria Komunikazio Taldea hasi da abenduko aldizkaria etxez etxe banatzen. Bertan, askotariko gaiak landu ditu Uztarriak, eta irakurleek topatuko dituzten edukien artean dago Atzegiren 60. urteurrenaren inguruko erreportajea. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau. 

60 urte beteko ditu Atzegik hil honen 28an, eta horren harira osatu du Uztarriak erreportajea. Adimen urritasuna zuten haur batzuen gurasoek sortu zuten elkartea, helburu bakar batekin: beren seme-alabek besteek egiten zituzten gauza berberak egitea nahi zuten. Haiek hasitako borrokari esker, urrats handiak egin dira, baina oraindik ere bada zer hobetu. Urteotako ibiliaz hitz egin dute Atzegiren bueltako lau herritarrek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide