Eduki babestua

Urola Gustagarrik antolatutako neguko barazkien inguruko saioa emango dute Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak, asteartean

Uztarria.eus 2020ko abe. 4a, 12:02

Ekimenean parte hartuko dute Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak, Sakona etxalde ekologikoko Aiora Etxeberria ekoizleak eta Aitziber Aizpuru dietistak eta nutrizionistak.

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eta Urkome Urola Kostako landa garapen elkarteak abiatutako Urola Gustagarri ekimenak urteko bigarren saio berezia egingo du asteartean, neguko barazkiak gai hartuta. Uztailean ogi artisauaren saioa egin ondoren, neguko barazkiak izango dituzte hizpide Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak, Sakona etxalde ekologikoko Aiora Etxeberria ekoizleak eta Aitziber Aizpuru dietistak eta nutrizionistak abenduaren 8an Azoka Plazan egingo den solasaldian.

Asteartean, 18:30etik hasita, ikusi ahalko da saioa Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan, eta bertan, neguko barazkiez, horien propietateez, eta prestatzeko modu desberdinez hitz egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide