Angel Gurrutxaga izendatu dute berriz Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakari

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 4a, 16:52

Atzo, osteguna, hautatu zuen Euskadiko Automobilismo Federazioko Hauteskunde Batzordeak azpeitiarra kargu horretarako. Federazioko buru gisa laugarren agintaldia hasiko du Gurrutxagak. 

Angel Gurrutxaga izendatu dute berriro Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakari. Atzo, osteguna, hautatu zuen Euskadiko Automobilismo Federazioko Hauteskunde Batzordeak azpeitiarra kargu horretarako. Ez zen beste hautagairik aurkeztu deialdira. Modu horretan, federazioko buru gisa laugarren agintaldia hasiko du Gurrutxagak. 2010ean hartu zuen lehenengoz kargu hori azpeitiarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide