2021eko 'Gure mintzak' egutegia banatzen hasi da Uztarria, abenduko aldizkariarekin batera

Uztarria.eus 2020ko abe. 5a, 10:00

Uztarriako bazkide direnek datozen egunetan jasoko dute abenduko aldizkariarekin batera. Gainerako herritarrek, berriz, egutegia erosteko aukera izango dute Urolako Komunikazio Taldearen erredakzioan (Soreasu, 1), Plaza Txikiko kioskoan edota Sanagustin kulturgunean (zabaltzen dutenean), bost euro ordainduta.

2021eko egutegia kaleratu berri du Uztarria Komunikazio Taldeak, eta Uztarriako bazkide direnek datozen egunetan jasoko dute abenduko aldizkariarekin batera. Gainerako herritarrek, berriz, egutegia erosteko aukera izango dute Urolako Komunikazio Taldearen erredakzioan (Soreasu, 1), Plaza Txikiko kioskoan edota Sanagustin kulturgunean (zabaltzen dutenean), bost euro ordainduta.

“Azpeitia herri anitza da, herritarrei eta horiek hitz egiten dituzten hizkuntzei nahiz haien kulturei dagokienez. Gero eta gehiago dira jatorri ezberdinetako herritarrak gure herrian, baina beren presentzia ez da nabaritzen antolatzen diren ekintzetan; ez dute espazio propiorik herrigintzako eragile gisa. Ikusezinak dira herritar askoren begietara”, diote egitasmoaren sustatzaileek. Herritar horiek ezagutarazteko eta euskarara hurbiltzeko sortu du Gure Mintzak proiektua Kulturaz Kooperatibak, Azpeitiko Udalaren Sormen Bekaren bitartez, eta Uztarriak bat egin du egitasmoarekin.

Gure Mintzak egutegian hamabi herritarren argazkiak bildu dituzte. Herritar horiek elkarrizketatu ere egin dira, eta solasaldi osoak www.dinamoa.eus/guremintzak webgunean daude irakurgai.

Proiektuaren aurkezpena

Sormen Bekaren bidez sortutako Gure Mintzak proiektua abenduaren 11n aurkeztuko dute Sanagustin kulturgunean, 19:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide