Inguruko gailurrak zuri esnatu dira

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 5a, 09:29

Xoxote elurtuta gaur goizean.

Azaroko giro epelen ostean, behera egin dute tenperaturek, eta aspaldian ikusi gabeko irudiarekin topo egin dute gaur goizean mendian zebiltzanek: inguruko gailurrak zurituta aurkitu dituzte.

Abenduan sartzearekin bat, tenperaturek behera egin dute, eta aspaldian ikusi gabeko irudiarekin topo egin dute gaur goizean mendian zebiltzan goiztiarrek. Irudietan ikus daitekeen moduan, Xoxoteko nahiz Samiñoko gailurrak zurituta esnatu dira, eta hala zeuden inguruko tontorrak ere. Dena dela, ez da izan egunotako lehen elurtea bart gauekoa; asteartean ere zuri ziren Izarraitz mendilerroko gailurrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide