Juan Antxieta musika eskolako zozketan ordezko zenbakiaren txanda da

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 5a, 10:00

Zenbaki sarituaren jabea ez da azaldu, eta, beraz, ordezkoari emango diote saria: 8.965 zenbakiaren jabeari, hain zuzen ere. Izurritea tarteko, oraindik zehazteko dute irabazleak nora egingo duen bidaia.

Juan Antxieta musika eskola ekainean zen urteko zozketa egitekoa, baina izurritea tarteko, atzeratu egin zuten zozketa eguna. Azaroaren 19an, Santa Zezilia eguneko ekitaldian, egin zuten zozketa hori, eta 8.188 zenbakia izan zen saritua. Dena dela, zenbaki horren jabea ez da azaldu, eta, horregatik, ordezko zenbakiari emango diote saria: 8.965 zenbakiaren jabeari, hain zuzen ere.

Ezohiko egoera dela eta, saria zehazteko dute oraindik Juan Antxieta musika eskolakoek. Berez, lau lagun Londresera musikal bat ikustera ziren joatekoak, baina musika eskolakoek azaldu dutenez, COVID-19a dela eta, "egoeraren arabera" erabakiko dute bidaia noiz eta nora egin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide