Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finalera sailkatu da Oihana Orbegozo

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 6a, 14:48

Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finalerako txartela eskuratu du pilotari azpeitiarrak, Derion (Bizkaia) jokatutako finalerdia irabazi ostean. Abenduaren 20an jokatuko du finala Amaia Aldai bikotekide duela, Naroa Agirre zestoarraren eta Patri Espinarren kontra.

Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finalerdia jokatu du gaur Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarrak Derion (Bizkaia). Orbegozok Amaia Aldai izan du bikotekide, eta Olatz Arrizabalagaren eta Gentzane Aldairen aurka lehiatu da; 22 eta 12 irabazi dute neurketa azpeitiarrak eta Aldaik.

Eskualdeko pilotari batek jokatu du beste finalerdia; Naroa Agirre zestoarrak, hain zuzen ere. Agirrek Patri Espinarrekin jokatu du norgehiagoka, Ainhoa Ruiz de Infante eta Miriam Arrillagaren aurka, eta 22 eta 18 gailendu dira Agirre eta Espinar.

Horrenbestez, zestoarrak eta azpeitiarrak elkarren aurka jokatuko dute finala. Abenduaren 20an izango da lehia, Arrigorriagan (Bizkaia).

Bi pilotariekin hitz eginda bideoa osatu du aste honetan Uztarriak; lotura honetan ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide