Doinu goxoak eta energiaz betetakoak eskaini dituzte Mikel Urdangarinek eta Gatibuk Soreasun

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 7a, 14:51

Euskaraldiaren Azpeitiko batzordeak eta Kulturazek antolatuta, ostiralean Mikel Urdangarin igo zen Soreasuko antzokiko agertokira Izurdeen lekua lana kaleratu berritan. Larunbatean, aldiz, Gatibu izan zen emanaldia eskaini zuena, eta gogotik gozatu ziren bertaratutako lagunek. 

Musika izan da aste honetan protagonista Soreasu antzokian. Ostiralean, Euskaraldiaren Azpeitiko batzordeak eta Kulturazek antolatuta, Mikel Urdangarinek kontzertua eskaini zuen Izurdeen lekua lana kaleratu berritan. Lan berriko lauzpabost abesti joko zituen hark, eta gainerako diskoetako beste hainbat kantarekin osatu zuen errepertorioa. 

Zapatuan, aldiz, Gatibu izan zen agertokira igo zena. Zu non, han DA! lelo hartuta, Durangoko Azokaren barruan antolatutako kontzertua izan zen larunbatekoa, eta energiz betetako doinuz bete zuten  Soreasu antzokia. 

Hona hemen asteburuko emanaldietako hainbat argazki. (Argazkiak: Alberto Beloki)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide