Handi datoz urak Urola ibaian

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 8a, 09:04

Azken egunotan euriak ez du etenik izan, eta ibaiak gero eta handiago datoz. Gaur goizean hartutako irudiak dira honako hauek, eta bertan ikus daiteke Urola ibaia nabarmen hazi dela, batez ere Madalena auzo inguruan.

Azken egunotan euriak ez du etenik izan, eta ibaiak gero eta handiago datoz. Gaur goizean hartutako irudiak dira honako hauek, eta bertan ikus daiteke Urola ibaia nabarmen hazi dela, batez ere Madalena auzo inguruan. Datozen orduetan nahiz egunetan ere euria egiten jarraituko duela iragarri du Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak. Oraingoz, Azpeitiko Udalak ez du jakinarazi ibaiak gainezka egiteko arriskurik dagoenik. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide