Alberdik eta Egigurenek igandean jokatuko dute lau eta erdiko final laurdenetako partida

Andoni Elduaien 2020ko abe. 8a, 09:40

Jon Alberdi eta Julen Egiguren.

Pilotari azpeitiarrek elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak igandean, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan.

Jon Alberdi eta Julen Egiguren pilotari azpeitiarrek promozio mailako lau eta erdiko txapelketan parte hartuko dute. Joan den ostiralean egin zuten zozketa, eta horrela suertatuta, elkarren aurka jokatu beharko dute final laurdenetan. Datorren igandean, abenduak 13, Eibarko Astelena pilotalekuan arituko dira azpeitiarrak nor baino nor gehiago.

Eguneko hirugarren partida izango da Alberdiren eta Egigurenen artekoa. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta ETB1ek zuzenean eskainiko ditu pilota partida guztiak. Finalerdietara sailkatzea lortuko du azpeitiarren artean irabazle ateratzen denak, eta Dario edo Arteaga II.a izango du aurkari; bi horien arteko final laurdena larunbatean Bilbon jokatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide