Herriko hainbat ostalarik bilera deitu dute biharko, "elkarrekin iritziak eta kezkak partekatzeko"

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 8a, 11:27

Azpeitiko ostalari guztiak gonbidatu nahi dituzte bilerara. Bihar 15:00etan jarri dute hitzordua Sanagustin kulturgunean, eta ostalariak bakarrik bertaratu ahal izango dira bilkurara. Helburua da gaur egungo egoeraren aurrean dituzten kezkak eta iritziak elkarbanatzea. 

"Herriko ostalari taldetxo bat elkartu gara azken asteotan, eta bilera bat egitea nahi dugu herriko ostalari guztiekin". Horrela jakinarazi dute azken boladan elkartu diren Azpeitiko hainbat ostalarik. Bilera irekia deitu dute biharko, 15:00etan Sanagustin kulturgunean. "Ostalariak soilik elkartu nahi dugu, gure kezkak eta iritziak elkarbanatzeko eta gaur egun bizi dugun egoeraren aurrean nola aurkitzen garen partekatzeko", adierazi dute batzarraren deitzaileek. 

Horrenbestez, bihar Sanagustinen egingo duten bilerara gonbidatu nahi dituzte herriko ostalari guztiak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide