Sua taldearen Sanagustineko kontzertua, irudietan

Anartz Izagirre 2020ko abe. 9a, 17:39

Maruri-Jatabeko (Bizkaia) taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean, eta gozatu ederra hartu zuten entzuleek. Zu non, han DA! egitasmoaren barruan eskaini zuten kontzertua.

Musika izan zen protagonista atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean; izan ere, Maruri-Jatabeko (Bizkaia) Sua laukoteak kontzertua eskaini zuen bertan. Durangoko Azokaren Zu non, han DA! egitasmoaren barruan eskaini zuten emanaldia, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten bizkaitarren musika doinuekin. Besteak beste, Hormak apurtzea disko berriko abestiak jo zituzten agertokian, baita Ordu beltzak diskoko beste zenbait ere.

(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide