Magia ikuskizuna izango da hilaren 26an Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2020ko abe. 10a, 09:00

Iago Mago, Jon Zabal eta Imanol Ituño igoko dira agertokira magia egitera, 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean, lau euroren truke.

Magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da abenduaren 26an, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Hiru mago igoko dira agertokira: Iago Mago, Jon Zabal eta Imanol Ituño. Magia klasikoa, areto-magia eta mentalismoa izango dira ikuskizuneko protagonista, eta dagoeneko eros daitezke emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean, lau euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide