Agroekofeminismoaz mintzatu dira Etxaldeko emakumeak Emakumeen Txokoan

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 10a, 16:15

Atzoko solasaldiaren une bat. (Emakumeen Txokoa)

Elikadura burujabetzaren eta agroekofeminismoaren onurak plazaratu zituzten atzo Emakumeen Txokoan Mirenek eta Maritxuk, Etxaldeko emakumeak mugimenduaren kideek. "Sistema kapitalista eta produkzio sistema masibo honen aurrean alternatibak bilatzearen garrantziaz, eta bide horretan zaintza sareak izatearen eta harreman ereduen gaineko hausnarketaren beharraz" aritu ziren solasaldian, antolatzaileek azaldu dutenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide