'Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat' solasaldia izango da asteartean Sanagustinen

Anartz Izagirre 2020ko abe. 11a, 09:30

Eneko Bidegain baionarrak eskainiko du hitzaldia, 18:30ean hasita. Kulturguneko edukiera mugatua izango da.

Urolako Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat hitzaldia eskainiko du Eneko Bidegain baionarrak asteartean, hilak 15, Sanagustin kulturgunean. 18:30ean hasiko da solasaldia, eta aretoko edukiera mugatua izango da. Nafarroan 1620. urtean gertaturikoaz arituko da hizlaria saioan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide