Udalak eta Kirol Mahaiak ez dute Kirol Saririk banatuko aurtengoan

Julene Frantzesena 2020ko abe. 12a, 09:35

Iazko Kirol Sarietako saridunak.

Kirol Mahaian hartu zuten erabakia erakundeak eta kirol taldeek, eta beraz, 2020an etena izango du urtez urte egiten den sariketaren edizioak.

2020a urte arraroa izan da arlo guztientzat, baita kirolarentzat ere. Hori horrela izanik, Azpeitiko Udalak aurten ez du Kirol Saririk banatuko. Kirol Mahaian hartu zuten erabakia erakundeak eta kirol taldeek, eta beraz, 2020an etena izango du urtez urte egiten den sariketaren edizioak.

Iaz Vanesa Cerrajerok jaso zuen urteko emakume kirolariaren saria eta Julen Lopetegik gizonena. Kirol Boluntarioaren izendapena, berriz, Ilunpe pilota elkarteak jaso zuen. Hona hemen iazko sari banaketa ekitaldiko albistea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide