Ane Gilek irabazi du Juan Antxieta musika eskolaren zozketaren saria

Julene Frantzesena 2020ko abe. 11a, 13:51

Ane Gil izan da Juan Antxieta musika eskolak urtero egiten duen zozketaren aurtengo sariduna. Musika Eskolako ordezkariek Santa Zezilia egunaren harira eskaini zuten emanaldian gauzatu zuten zozketa, eta epearen barruan saritutako zenbakiaren jaberik agertu ez zenez, ordezko zenbakiaren txanda zabaldu zuten joan zen astean. Gilek zuen 8965 zenbakidun txartela. Koronabirusaren pandemia tarteko, saria dirutan banatu dute Juan Antxietako kideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide