Belakok bigarren kontzertua eskainiko du urtarrilaren 3an

Julene Frantzesena 2020ko abenduaren 14a

Belako musika taldeko kideak Sanagustinen eskainitako kontzertu batean.

Urtarrilaren 2ko kontzerturako sarrera guztiak agortuta, bigarren kontzertua eskainiko du taldeak biharamunean. 19:00etan izango da emanaldia, Soreasu antzokian.

Agortu dira Belako musika taldeak urtarrilaren 2an Soreasu antzokian eskainiko duen kontzerturako sarrerak. Hori dela eta, beste emanaldi bat eskainiko du taldeak biharamunean; hain zuzen ere, urtarrilaren 3an, igandez, izango da bigarren kontzertua, 19:00etan hasita. Honako lotura honetan eskura daitezke kontzerturako sarrerak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide