Bihar egingo dute abenduko odol ateraldia, Basazabalen

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 14a, 10:34

Odola eman nahi dutenek bihar bertan hartu behar dute txanda, goizean, telefonoz deituta. Ateraldia, berriz, 17:00etatik 21:00etara izango da.

Azpeitiko odol emaileen elkarteak bihar egingo du abenduko ateraldia. Aurreko hilean bezala, Basazabal jauregian egingo dute, 17:00etatik 21:00etara.

Odola eman nahi dutenek bihar bertan hartu beharko dute arratsalderako txanda, 08:30etik 13:30 bitartean 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide