Gaur goizean CCOOk egin bezala, ostiralean Nuarbeko Errastiola zerrategian gertatutako lan istripua salatzeko elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian gehiengo sindikalak. Ostiralean bertan iragarri zuten biharko protesta, baina gaur jakinarazi dute lekuz aldatu dutela deialdia. Horrela, Azpeitiko plazan elkartuko dira, eta ez hildako langilearen enpresaren atarian.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitu duten elkarretaratzea 12:00etan hasiko da