Iñigo Arregi, Gipuzkoako Futbol Federazioko batzordekide

Andoni Elduaien 2020ko abe. 15a, 12:00

Atzo, astelehena, egin zituzten Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak. Manu Diaz bergararrak zuzendutako Garai Berriak hautagaitzak irabazi zuen.

Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak egin zituzten atzo, astelehena, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Garai Berriak taldearen hautagaitzak irabazi zuen. Federazioko batzorde berriko kidea izango da, beraz, Iñigo Arregi Lagun Onak futbol taldeko presidentea. Manu Diaz bergararra izango da Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente berria.

109 batzarkidek parte hartu zuten atzo Gipuzkoako Futbol Federazioaren urteko batzarrean eta bidez batez hauteskundeetan –jokalarien eta areto futboleko seina ordezkari, entrenatzaileen hamar ordezkari eta 78 klubetako ordezkari–, eta 58 batzarkideren babesa jaso zuen Garai Berriak taldeak. Gipuzkoa: denon joko-zelaia taldeak, berriz, 51 batzarkideren babesa jaso zuen. Juan Luis Larrea orain arteko presidentearen ildoak, beraz, utzi egingo du kargua 33 urteren ondoren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide