Bartzelonaren eta Levanteren aurkako partidetarako deialdian sartu du Realak Unai Marrero atezaina

Andoni Elduaien 2020ko abe. 16a, 08:30

Unai Marrero. (Argazkia: Real Sociedad)

Gaur, Camp Nou futbol zelaian arituko da Reala 21:00etatik aurrera, eta larunbatean Levanteren aurka jokatuko du Ciutat de Valencia zelaian, 18:30ean.

Realak 19 urteko Unai Marrero atezain azpeitiarra deitu du ligako datozen bi partidak jokatzeko. Talde txuri-urdinak atepean dituen lesioak tarteko, Imanol Alguacil entrenatzaile oriotarrak Reala C taldean aritzen den azpeitiarra deitu du aste honetan Reale Arenatik urrun jokatuko dituen bi partidetarako.

Gaur, 21:00etan, Bartzelonaren aurka arituko da Reala Camp Nou futbol zelaian, eta larunbatean, 18:30ean, Levanterekin neurtuko dituzte indarrak txuri-urdinek, Ciutat de Valencia zelaian. Bartzelonaren aurkakoa jokatu ondoren, Valentziara (Herrialde Katalanak) egingo du bidaia Realak, eta han egingo dute larunbatera arteko egonaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide