Nafarroako erresumaren independentziaren galera azaldu du Eneko Bidegainek

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 16a, 10:32

Atzoko ekitaldiaren irudi bat. (UNZ)

Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat hitzaldia eman zuen atzo baionarrak, Urolako Napar Zuzterrak taldeak antolatuta.

Urriaren 15ean bete ziren 400 urte Nafarroako erresumak, Nafarroa Behereko lurrak ere galduta, independentzia galdu zuenetik. Mendeurren horren harira, Eneko Bidegain idazle eta kazetariak Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat hitzaldia eman zuen atzo Azpeitian.

Sanagustinen hainbat entzule elkartu zen hitzaldia jarraitzera, baina Bidegain berak ezin izan zuen kulturgunean egon Urolako Napar Zuzterrak (UNZ) taldeak antolatutako ekitaldian. Baionarra da Bidegain, eta Frantziako estatuan ezarri dituzten mugikortasun eta ordutegi murrizketak tarteko, ezin izan zuen hitzaldia aurrez aurre eman, hasierako asmoa hori bazen ere. Horrela, ordu batzuk lehenago Dinamoan grabatu zuten hitzaldiaren bideoa eskaini zuten gero Sanagustinen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide