'Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat' erakusketa jarriko dute zapatuan Azoka Plazan

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 17a, 08:40

Erakusketan jarriko dituzten euskarrietako batzuk. (UNZ)

Urolako Napar Zuzterrak kultur elkartearen eskutik iritsiko da Azpeitira erakusketa ibiltaria. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da ikusgai

Herenegun Eneko Bidegainek emandako hitzaldiaren ildotik, zapaturako hitzordu berria antolatu du Urolako Napar Zuzterrak kultur elkarteak (UNZ). Nafarroako indenpendentziaren galeraren 400. urteurrenaren karietara, Donapaleun (Nafarroa Beherea) jarri zuten lehen aldiz, joan den urrian, Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat erakusketa. Harrez gero, Nabarralde fundazioak Zabalik eta Hernani Errotzen elkarteekin batera prestatutako erakusketa hori herriz herri dabil, eta etzi iritsiko da Azpeitira.

Azoka Plazan jarriko dute erakusketa UNZkoek, eta 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide