Azpeitiko eta Azkoitiko dozenaka ostalarik eta hornitzailek auto karabana zaratatsua egin dute gaur eguerdian ere. 12:00etan abiatu dira Azpeitiko plazatik, eta herrian zehar ibili ondoren, Azkoitiruntz jo dute. Sektorearentzat urte zaila izaten ari da aurtengoa, COVID-19a zabaltzea saihesteko neurriak direla-eta denbora askoan negozioak itxita eduki behar izan dituztelako, eta lan egiteko aukera eman dietenen ere baldintza eta muga asko ezarri dizkietelako, hala ordutegiari nola edukierari dagokionean. Hori dela eta, sektorearentzat erreskate plana eskatu dute, orain arte agindu dizkieten laguntzak "limosma besterik ez" direla iritzita.