Gaur arratsaldetik urtarrilaren 4ra bitartean Emakumeen Txokoa itxita egongo da

Nerea Uranga 2020ko abe. 18a, 12:28

Emakumeen Txokoa gaur, ostirala, arratsaldetik urtarrilaren 4ra bitartean itxita egongo da. Orduan helduko diete berriro Jabetza Eskolari, ekintzei eta zerbitzuei.

Emakumeen Txokoa gaur, ostirala, arratsaldetik urtarrilaren 4ra bitartean itxita egongo da. Urtarrileko lehen astean ordutegi jarraian egingo dute lana, eta urtarrilaren 11n ohiko ordutegira itzuliko da. Datorren hilaren hasieran helduko dio berriro Emakumeen Txokoak Jabetze Eskolari eta ekintza nahiz zerbitzu berriak abiatuko ditu. Emakume Txokoak azaldu duenez, orduan zabalduko dute programazio berria, eta bertan antolatutako saioetarako izen ematea irekiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide