Egun bete-betea izan dute Olentzerok eta Mari Domingik. Goizean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean izan dira, eta arratsaldean Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Pandemia dela eta, aurten beste agerraldirik ez dute egingo herrian, baina gaurkoa ondo aprobetxatu dute guztiek ere.