'Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat' erakusketa ikusgai izan zen atzo

Julene Frantzesena 2020ko abe. 20a, 09:00

Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat erakusketa izan zen atzo, zapatua, ikusgai, Azoka Plazan. Nafarroako indenpendentziaren galeraren 400. urteurrenaren harira, erakusketa Donapaleun (Nafarroa Beherea) jarri zuten lehen aldiz joan den urrian, eta atzo Azpeitian egin zuen geldialdia. Nabarralde fundazioak Zabalik eta Hernani Errotzen elkarteekin batera prestatutako erakusketa da, eta Urolako Napar Zuzterrak kultur elkarteak (UNZ) aurrerago, beste egun batzuetan ere erakusketa ikusgai jartzeko asmoa agertu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide