'Pupitre isolatua' ekimena jarri dute abian hainbat lagunek. Loiolako basilikaren aurrean eskolako mahai bat jarri dute lau aulkiz inguratuta, haurrek eskoletan duten egoera isladatzeko asmoz. COVID-19 egoera dela eta eskoletan ezarri dituzten neurriengatik kexu agertu dira gurasoak, eta kontingentzia plana berrikusteko mezua zabaldu nahi izan zuten herritarren aurrean.