Gaur, bihar eta etzi udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute herriko haur eta gaztetxoek. 10:00etan bildu dira Betharrametako jolastokian, eta banan-banan eskuak garbitu eta tenperatura hartu ostean elkartu dira euren taldekideekin, begiraleek agindutako eran. Koronabirus garaira egokitutako ekintzak egingo dituzte aurtengoan, ez baitute Olentzeroren etxera bisitarik edo antzerako irteerarik egingo; ekintza guztiak herrian egingo dituzte.