Santotomasetako kalejira berezia egin dute musika eskolako ikasleek

Aitziber Arzallus 2020ko abe. 21a, 12:00

Santo Tomas egunez, eguerdi partean, kalerajira egiteko ohitura dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek. Aurten kalean egingo ezin dutenez, bideoz egitea erabaki dute.

Gaur Santo Tomas eguna da, nahiz eta Azpeitiko kaleetan nabari ez den hori. Urteroko ekitaldirik ez da izango aurten, eta Juan Antxieta musika eskolako kideak ere ez dute ohiko kalejirarik egingo. Baina egoerara egokitu, eta kalejira beste modu batera egitea erabaki dute aurten. Honako bideoa prestatu dute, herritarrei eguerdi partea alaitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide