Lemy River, Ezpalak eta Willis Drummond taldeen kontzertuak, irudietan

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 21a, 14:44

Hiru taldek, beste horrenbeste saiok eta lau kontzertuk osatu dute joan den asteburuko musika eskaintza Soreasu antzokian.

Musika zaleek zuzeneko emanaldiez gozatzeko aukerarik ez dute falta izan asteburuan Soreasu antzokian. Ostiralean, Katapulta egitasmoaren barruan, Lemy River eta Ezpalak taldeek kontzertu bana eman zuten. Zapatuan, berriz, Willis Drummond taldekoak izan ziren Soreasuko oholtzara igo zirenak. Baita bitan igo ere, hasieran iragarritako kontzertu bakarrerako sarrerak laster batean agortu ondoren, bigarren saio bat ere eman zuten-eta Jurgi Ekizak eta taldekideek. Willis Drummondekoak, gainera, ezohiko legez aritu ziren zapatuko bi emanaldietan, formatu akustikoan ematen ari baitira beren bira berriko kontzertuak.

Kulturaz kooperatibak ostiraleko zein zapatuko kontzertuetako argazki bildumak igor ditu sarera: hemen ikus daitezke Lemy River eta Ezpalak taldeen kontzertuetako argazki guztiak, eta hemen, Willis Drummonden emanaldietakoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide