Jarri dituzte Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak bidaltzeko postontziak

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 21a, 16:17

Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak bidaltzeko, hiru postontzi jarri ditu udalak herrian barrena: igerileku aurrean, anbulatorio aurrean eta udaletxe azpian daude.

Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi herritarren etxeetatik igaroko dira abenduaren 24 gauean, opariak zein ikatza uztera. Osasun krisiak, ordea, haiei plazan urtero egiten zaien ongietorria zapuztu du. Dena dela, herriko haurrak ez dira geldituko Olentzerori nahiz Mari Domingiri gutunak bidali gabe, eta, horretarako, Azpeitiko Udalak hainbat postontzi jarri du herrian. Postontziak igerileku aurrean, anbulatorio aurrean eta udaletxe azpian daude, eta horietan sartu beharko dituzte haurrek gutunazalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide