Hondakin komertzialen bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan

Julene Frantzesena 2020ko abe. 22a, 16:05

Erdikalea.

Abenduaren 24an eta 31n kartoia eta errefusa bilduko dituzte, eta hondakin organikoak urtarrilaren 6an. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz, ez dute hondakinik bilduko.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, datozen egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialen ohiko bilketan. Abenduaren 24an eta 31n kartoia eta errefusa bilduko dituzte, eta hondakin organikoak urtarrilaren 6an. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz, ez dute hondakinik bilduko.

Honako hau da Gabon sasoia bukatu bitartean herriko establezimenduen hondakinen bilketaren egutegia:

  • Abenduak 24, osteguna: kartoia eta errefusa bilduko dituzte, 10:00etan.
  • Abenduak 25, ostirala: ez da bilketarik izango.
  • Abenduak 31, osteguna: kartoia eta errefusa bilduko dituzte, 10:00etan.
  • Urtarrilak 1, ostirala: ez da bilketarik izango.
  • Urtarrilak 6, asteartea: organikoa bilduko dute, 10:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide