Gure Eskuren Tripontzia zozketarako txartelak salgai daude Azpeitian

Julene Frantzesena 2020ko abe. 23a, 08:00

Bost euroren trukean eskura daitezke txartelak herriko hainbat saltokitan. Gure Eskuk urtarrilaren 18an egingo du zozketa, eta guztira, 52.000 euro banatuko ditu.

Gure Eskuk aurten ere egingo du Tripontzia zozketa, eta dagoeneko zozketarako txartelak eskuragarri daude Azpeitiko hainbat saltokitan. Bost euroren trukean eros daitezke horiek Kiribil ekodendan, Itzira janari dendan, Jaka janari dendan, Kili Kolor kopistegian, Elikagunean, Azpeiti autoeskolan, Urrestillako janari dendan, Ogieder okindegian, Xiriako kafetegian, Labetxiki okindegian, Egoki janari dendan, Intxausti harategian, Iris mertzerian, Zuar okindegian, Ina okindegian, Sugoi janari dendan eta Kimu Bat lore dendan.

Tripontzia zozketan 52.000 euro banatuko dituzte. Hain zuzen ere, urtarrilaren 18an egingo dute zozketa, eta hiru sari banatuko ditu Gure Eskuk: zenbaki eta serie irabazleak 30.000 euroko saria izango du; bi milana euroko saria eskuratuko dute sari nagusiaren zenbaki bera baina serie desberdina duten gainerako zazpi zenbakiek; eta hirugarren saria, bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleek eskuratuko dute –mila euro bakoitzak–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide