Nogen musika taldeak kontzertua emango du Azpeitian, datorren martxoaren 27an, larunbata. Ezeren okerrik ez dela, 19:00etan izango da emanaldia, Soreasu antzokian. Dagoeneko sarrerak salgai daude, Kulturaz.eus atarian.
Nogen 2016an Donostian sortutako folk pop musika taldea da. Duela gutxi kaleratu du taldeak azken diskoa, Under Alt izenekoa, eta hil honetan bertan hasi dute bira. Lan hori aurkeztuko dute Azpeitian. Disko horretan, folk eta rock doinuak uztartu dituzte, publikoa abesten eta dantzatzen jarriko duten kantuak sortuz.